Herri Denda zabalik da, Gasteizko herri mugimenduaren azoka
Abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra bitartean, Aiztogile kaleko 35. zenbakian.
Gasteizko herri mugimenduaren denda zabalik da aurten ere, Aiztogile kaleko 35. zenbakian. Abenduaren 8an ireki zuten eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.
Ohi bezala, hamaika eragilek izango dute salgai haien materiala: presoen lagunak, Hala Bedi irratia, Gasteizko Txosnak, Errekaleor Bizirik, Gure Esku, Askapena, Bilgune Feminista, Sare, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Gasteizko Gaztetxea, Ernai, Ikama, Harrera, Sortu, Ekologistak, Auzolana, Auzoan Bizi, Herrizoma eta Gasteizko hainbat gazte asanblada. Aurten, lehen aldiz, Ailaket eta Euskal Herrian Euskarazek ere postua izango dute herri dendan.
Astelehenetik ostegunera 17:30etatik 20:30etara egongo da denda zabalik, eta ostiraletan 21:30ak arte. Goizez ere irekiko da asteburuetan. Larunbatetan 12:00etatik 15:00ak arte eta 17:30etatik 21:30ak arte, eta igandeetan goizez bakarrik.
Urtero bezala, saskiaren zozketa ere egingo da: boletoak salgai daude eta urtarrilaren 6an egingo da zozketa. Etxetresnak, janaria eta materiala daude saskian, besteak beste. Tonbola ere egongo da dendan.
Opilak salgai
Errege eguneko opilak ere eskatu daitezke herri dendan. Dendan bertan jaso daiteke edo etxera eramateko eskatu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!