Hazitik Gora, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute igandan Bastidan
Ekainaren 5ean Bastidan egingo da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia. Ehigek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariak, familiak zein zuzendaritza-taldeak elkarlanean antolatu dute eguna.
Ohikoa den bezala, festa eta aldarrikapena batuko dituzte igandeko jaialdian. Ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan ipintzeaz gain, beharrezkoak diren baliabideak exijituko dizkiote Administrazioari, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eman ahal izateko.
Arabako Errioxako sei ikastetxe publikoetako guraso eta irakasleen ordezkariek hartu dute parte antolakuntzan: “gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko”, ordezkarien hitzetan.
Ekainaren 4an, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Bastidan. Udaletxeko plazan umeentzako tailerrak egongo dira 17:00etatik aurrera, Bastidako eta Oiongo IGEak antolatuta. Bisita gidatuak egingo dira Bastida herria eta ingurunea ezagutzeko, 16:00etatik aurrera. 20:00etan Garilak 26 taldeak kontzertua emango du.
Ekainaren 5ean programazio zabala izango da Bastidan, bost gunetan banatu dituzte askotariko tailer eta ikuskizunak. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, “Ez da kasualitatea” bertso musikatu emanaldia, Alarma Morea eta Korrontzi taldeen kontzertuak izango dira. Jaialdiaren egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke, gunez gune: Hazitik-gora-egitaraua-EEPJaia-Ekainak-4-5-DEF
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!