Hala Bedin, ‘Beude’
Berri Txarrak taldearen ‘Beude’ abestian agertzen diren proiektu ezberdinetan muralak egin ditu Balu Art artistak. Besteak beste, ‘Hala Bedi eta Gasteiz osoa’ aipatzen ditu abestiak eta Arabako proiektu komunikatiboa ez da muraletatik kanpo geratu.
Azaroaren 24an kaleratu zen Berri Txarrak taldearen azken diskoa, “Infrasoinuak”. Talde nafarraren lanik berrienak 10 kantu biltzen ditu, eta horietatik bi aldez aurretik argitaratu zituzten: “Infrasoinuak” eta “Spolier!”. Sorpresa politetako bat seigarren abestian etorri zen: “Beude” izeneko kantuak, Euskal Herriko proiektu ezberdinak aipatzen baititu. Eta Araba, ezin zen albo batera geratu: Hala Bedi eta “Gasteiz osoa” aipatzen ditu, “Gure kulturaren birikak” abizenarekin.
“Beude Hori Bai, Psilocybe eta Lekunberriko Kantina, Beude Ttattola, Akelarre eta Bilboko Kafe Antzokia … Baionan Zizpa, Astra Gernikan, eta etorriko direnak, Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz osoa gure kulturaren birikak”
Orain, Balu Art artistak taldeko kideen argazkiekin muralak egin ditu aipatutako lekuetan: Bonberenea, Plateruena, Akelarre… Eta Gasteizen, Hala Bedi Taberna parean ere irudia jarri du artistak.
https://www.youtube.com/watch?v=ebvWdxU_eqM
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!