Hala Bediko magazinek atsedena hartuko dute azaroaren 1ean, 2an eta 3an
Azaroaren 1ean, 2an eta 3an ez da magazinik egongo Hala Bedin. Araba Hizpide, Suelta La Olla eta Kantoia irratsaioek ez dute emitituko asteazken, ostegun eta ostiralean.
“Trukean”, urriaren 12an lan egin zuten eta abenduaren 6an ere lan egingo dute. Modu honetan, euskal egutegiaren aldeko apostuan berresten gara. Euskal egutegia nahi dugu eta jai egun arrotzetan lan egingo dugu, naturaltasun osoz. Ez dugu ezer ospatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!