Gizon batek urruntze agindua urratu eta bikotekideari eraso egin zion astelehenean, Olarizuko erromerian
Astelehenean, Olarizuko erromerian, gizon bat bere bikote kide ohiari jotzen saiatu zen. Gainera, urruntze agindua zuen ezarrita eta urratu egin zuen. Atxilotu egin zuten gizona.
Gasteizko Itaiak sare sozialetan salatu du jazotakoa: “Jai eredu kapitalista emakume langileon kontrako indarkeriarako testuinguru paregabea da. Honen aurrean mekanismo efektiboak antolatzea ezinbestekoa dugu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!