Gizon batek bikotekide ohia erasotu du Laudion
Igande goizaldean, Laudion, emakume bat kristalezko edalontzi batekin jo zuen buruan gizon batek. Bikotekide ohia zuen hau. Emakumea hospitalera eraman behar izan zuten.
Aiaraldea Gaur hedabideak jakinarazi duenez, astelehenean atxilotu zuten gizona.
Laudiko Mugimendu Feministak gertatutakoa salatu du sare-sozialetan.
Bart gauean Laudion jazotako eraso matxistaren aurrean, gure babes osoa adierazi nahi diogu erasotutako emakumeari. https://t.co/HXh0M9DGjA
— Laudioko Mugimendu Feminista (@laudiokomf) October 31, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!