Gizon bat ikertzen ari dira bere bi alaba hainbat urtez bortxatzeagatik
El Correo egunkariak argitaratu duenez, Gasteizko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegia eta Udaltzaingoa gizon bat ikertzen ari dira, bere bi alaba adingabeei sexu erasoak egitea egotzita. Antza denez, erasoak sistematikoak ziren eta hainbat urtez luzatu ziren; ustez, duela lau urte eten ziren arte.
Erasotzailearen bikotekide ohiak, bi erasotuen amak, jarri du salaketa. Honen deklarazioaren arabera zazpi bat urtez egin ziren erasoak, familiaren etxean eta lekukorik gabe.
Gizonezkoa atxilotu zuten joan den ostiralean eta salatzailearen deklarazioa berresten zuten frogak aurkitu haren etxean.
Urruntze agindua ezarri dioten arren ustezko erasotzaileari, aske utzi dute oraingoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!