Eusko Legebiltzarra eta Ajuria Enea lotu ditu Giza Eskubideen aldeko aldarriak
Urtero legez, Etxerat elkarteak zapi katea egin du abenduaren 10ean Gasteizen (Iruñeako parlamentuaren aurrean eta Baionan ere osatu dituzte), Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Euskal preso eta iheslari politikoen senideek “pertsona guztien eta eskubide guztien” errespetua, aitortza eta ezarpen unibertsal eta eraginkorra eskatu nahi izan dute horrela.
Gasteizko kasuan, Ajuria Enea eta Eusko Legebiltzarra lotu ditu giza katea eta bertan egon dira Etxerat elkarteko bozeramaileak. Katedral Berriaren aurrean Euskal Herriko instituzio zein erakunde politiko eta eragileek gaur egungo espetxe politikaren bukaera eskatzen dutela gogoratu dute, “baina oraindik ere euskal preso politikoen senide eta gertukoek modu zuzenean pairatzen ditugu politika ankerraren ondorioak”.
“Estatuek ez dute inongo zilegitasunik aldarrikapen unibertsala ospatzeko”, salatu dute. “Ez zaie axola gu balizko biktimak izaten jarraitzea; adin txikiengan dispertsioak modu bortitzean eragiten duena ez dute onartu nahi; berdin zaie presoen guraso eta gaixorik dauden senideak bisitarik gabe gelditzea”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!