Gehiengo sindikalak Bastidan egindako elkarretaratzean salatu du azken lan heriotza
Elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Bastidako plazan astelehenean Urizaharran hildako abeltzainaren lan istripua salatzeko. Gutxienez 34 dira aurten lan istripuetan hildako beharginak.
66 urteko abeltzain bat hil zen ekainaren 1ean Urizaharrako lursail batean lanean ari zela traktorearekin istripu bat izan ostean. Abeltzaina traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu zen. Urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile hil dira lan istripuetan eta beste bi desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegian.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur, ekainak 4, Bastidako plazan “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea!” lelopean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!