“Gazteok batuz, justizia borrokatu” lelopean egin du aurten Gazte Blokeak martxoaren 3rako deialdia
Gazte blokea M3aren harira antolatzen hasia da, blokea 11:30etan aterako da Hala Bedi taberna paretik.
Gazte blokea sistema kapitalista suntsitu eta gazteen lan eta bizi baldintza duinen alde borrokatzeko berpiztu den elkargunea bezala deskribatzen dute.
Gaur egun, orain dela 48 urte bezala, borroka sozialak pil pilean daudela aldarrikatzen dute eta batasunaren ideia hau azpimarratzean zentratu dira, izan ere, batasun horrek justizia soziala eta langile klasearentzat baldintza hobeak lortzera bidea egingo dutela sinisten dute.
Gazte blokeak horrela amaitu du aurtengo irakurketa: “Aldarrikatzeko askeak ez garen arren, gazteok borrokan jarraitzeko intentzioan berresten gara. Martxoaren 3a datorren honetan gogora ekarri nahi dugu duela 48 urte lan baldintza justuago batzuen alde altxatu ziren Gasteiztarrak. Gaur, justizia hori borrokatzen jarraitzen dugu, langile klasearentzako lan eta bizi baldintza duinak lortzeak ekarriko duen justizia.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!