Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi
Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.
Gasteizko Udaletxean Mozal Legearen aurkako mozioa aurkeztu du Eleak/Libre dinamikak. 2015eko uztailaren 1ean indarrean jarritako “lege injustu” honen aurrean, Udalak ez du mozioa onartu eta EAJ eta PSE aurka agertu dira, ez dituzte hiru puntuak onartu:
- Mozal Legearen eta gainerako lege injustuen aurkako jarrera publikoa berrestea.
- Lege hau berriz aplikatzen bada, salaketa publikoa egitea eta zigortuari babesa ematea.
- Udaleko ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.
Disidentzia zigortzeko legea
Mugimenduak adierazi duenez, “protesta zigortzeko helburuarekin daude formulatuta Mozal Legearen neurriak”. Gaineratu dutenez, Mozal Legearekin ” ez dira soilik gertakariak kriminalizatzen; giza-taldeak ere kriminalizatuak dira”. Salatu dutenez, “polizia epaile bihurtzen da, poliziaren inpunitatea handituz eta herritarrak babesgabe utziz”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!