Gasteizko suhiltzaileek Kataluniako erreferendumari emandako babesa ikertzea eskatu du PP-k
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten urriaren 3an lanpostu ezberdinetan, tartean, suhiltzaileen parkean. PP-k hau kritikatu eta ikertzeko eskatu dio segurtasun zinegotziari eta Urtaran alkateari.
Gasteizko suhiltzaileek, Kataluniako erreferenduma babesteko eta Espainiako indar polizialen oldarkeria salatzeko, bideo bat publikatu zuten urriaren 3an, Kataluniako greba orokorraren egunean. Bideoan ikus daitekeenez, suhiltzaileen parkearen barruan babesa eskaintzen diote Kataluniako erreferendumari, sirena hotsak entzuten diren bitartean.
Egun bat beranduago, PP-k hau kritikatu du. Baina ez da kritika soilean geratu: segurtasun zinegotziari eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateari hau ikertzeko eskatu diote. Gogoratu behar da, urriaren 3an, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzeak eta mobilizazioak deitu zituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan; tartean, lanpostu ezberdinetan elkarretaratzeak egiteko deia luzatu zuten.
https://twitter.com/Udalangileokbo1/status/915158912277647360
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!