Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak jaietan txosna jartzeko “ezohiko baimen bat” eskatu diote Udalari
Espazio publikoan txosna jartzeko aukera pribatizatzeko hautua arbuitatu dute eta "elkarrizketarako deia" luzatu diote Gasteizko Udalari.
“Gure asmoa ez da inoren festak zapuztea, festetan gainontzeko eragileen baldintza berdinetan parte-hartzeko eskubidea aldarrikatzea baizik”, azpimarratu dute Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak, udaletxearen aurrean egindako agerraldian.
Gogorarazi dute pasa den urtean egin zutela Txosna Batzordean txosna bana jartzeko eskaria: “eskera ukatua izan zitzaigun inongo arrazoirik eman gabe”. Txosna Bartzordearekin eztabaida “agortuta”, Udalera jo zuten duela bi hilabete, idatziz aurkeztuz eskaria, txosna gune berean edo beste leku batean txosna jarri ahal izateko.
Salatu dutenez, ez dute erantzunik jaso. “Udalak, beraz, Txosna Batzordeak ezarri digun beto politikoa bere egiten du. Hare, indartu egin duela esan dezakegu, ehundaka mila euroko isunak aurreikusten baititu udal legediak baimenik gabe txosna jartzen duenarentzat”.
Bi eragileek uste dute “udalak espazio publikoaren erabilera ez baztertzailea bermatu behar duela” eta “gainontzeko eragileen baldintza berdinetan espazio publikoa erabiltzeko duten eskubidea” bermatu behar duela.
Horregatik, aurtengo jaietan txosna jartzeko “ezhoiko baimen bat” eskatu diote Gasteizko Udalari eta elkarrizketarako deia luzatu diote egindako proposamenak baloratzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!