Gasteizko euskaldunen jaia ospatuko dute urriaren 28an
GEU elkarteak 25.urteurrena ospatuko du, eta hiriko euskaldun guztiak elkartu nahi ditu, egun osorako prestatu duen egitarauarekin.
Geu Elkartea bidez
Orain hogeita bost urte sortu zen GEU elkartea Gasteiz euskaldunago bilakatzeko helburuarekin. Mende laurden beranduago egindako bidea ospatu eta erronka berriei heltzeko bidelagun berriak nahi ditu orain elkarteak.
Bestetik, Gasteizko Mintzalaguna egitasmoak hamar urte bete ditu aurten. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen. Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko 700 lagunek osatzen dute mintzalagunen sarea Gasteizen.
Hori dela eta, asko dute elkarrekin ospatzeko, eta horretarako, Egin dezagun kale! eguna antolatu dute. Gasteizko euskaldunak kalean elkartuko dira urriaren 28an, kalean euskaraz egiteko: “Gasteizko euskaldun guztiak gurekin eguna ospatzera gonbidatu nahi ditugu”.
Egitaraua
Urriaren 28an, larunbatean, egun osoko egitaraua antolatu dute.
- Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna bisita gidatua · Oihaneder Euskararen Etxea · 11:00
- Mikro-antzerki saioak · Ortzai / Nisune (ZAS espazioa) / Nahia Hualde (Baratza aretoa) ·12:30-14:00 Argibideak eta sarrerak. Prezioa: saio bakoitza 2 euro/ Hiru saioak: 5 euro
- Bazkaria* · Landatxo kiroldegia · 14:30 Bazkari txartelak > 20 euro Eskatzeko> info@geuelkartea.eus / 945222153 /688819118 (watxap) *GEUko bazkideei, ALEAko harpidedunei eta Gasteizko Mintzalagunei eskaintza berezia: Bazkaria +Mikro-antzerkirako sarrerak: 20 euro.
- LARUNBATAK (ERE) JAI · Pupu eta Lore · Landazuri eskola · 17:00 · Gonbidapenarekin bakarrik*
- EGIN DEZAGUN KALE-JIRA! · Andre Mari Zuria · 19:00
- Joselu Anaiak · Falerina Lorategia · 20:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!