Gasteizen iazko ikasle greban atxikitako bi gaztek polizia jazarpena salatu dute
Martxoaren 24ko ikasle grebako piketeen harira atxiki zituen bi gazteak Ertzainak. Aitzakia horrekin, gerora, kalez jantzitako poliziek jazarri dituzte modu jarraituan: telefono bidez eta haien etxe ingurura bertaratuta. Mugimendu Sozialistako militantziari buruzko informazioa emateko etengabeko presioa salatu dute.
Gedar Langile Kazetak jakinarazi duenez, aurreko ikasturtean Gasteizko campusean idenfitikatu zituen bi gaztek, Mugimendu Sozialistako bi kidek, azken hilabeteetan jasandako jazarpen poliziala salatu dute.
Martxoaren 24ko ikasle grebako piketeen harira atxiki zituen bi gazteak Ertzainak. Aitzakia horrekin, gerora, kalez jantzitako poliziek jazarri dituzte modu jarraituan: telefono bidez eta haien etxe ingurura bertaratuta.
Bi gazteen hitzetan, etengabeak izan da kolaboratzeko eta informazioa emateko presioa. Horregatik,
Poliziaren helburua hori izan dela argi dute: Mugimendu Sozialistako militantzia politikoari buruzko informazioa eskuratzea.
Agerraldia egin dute Mugimendu Sozialistako kideek jasandako jazarpen polizialaren testigantzak eman eta egoera salatzeko jardun politiko iraultzailearen zaurgarritasuna salatzeko.
Jazarpenak, ohartarazi dute, “militantzia politikoa arrakalatu, desegin eta hazi ez dadin oztopoak jartzea” du helburu. Horretarako, batetik, “gezur mekanismoak” baliatzen direla salatu dute, “militanteen determinazioa eta konbentzimendu politikoa ahultzeko” asmoz.
Bestetik, seinalatu dute “errelato errepresiboaren baliozkotasuna lortu” nahi dutela jazarpen polizial horren bidez, “erantzun errepresibo bat errazteko”.
“Guztiz mespretxagarria deritzogun praktika horren aurrean irmo mantenduko garela adierazi nahi dugu”, nabarmendu dute agerraldian. Erasoak gogor arbuiatu eta militante iraultzaileonganako jazarpen oro gaitzetsi dute.
Mugimendu Sozialistako bi kidek jasandako jazarpen poliziala salatu dute
"Poliziaren jarraipenak, deiak, mezuak, kolaborazio eskaerak, gezurrak, mehatxuak, xantaiak eta abar" salatu dituzte beste behin erehttps://t.co/HPx6uO8Kus
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) December 2, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!