Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu da
Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.
Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma aurkeztu dute gaur dozenaka herritarrek Ruiz de Bergara jauregiaren atarian. Horretarako, duela hamar urte baino gehiago egitasmoaren alde eratutako plataforma berreskuratu dute euskaltzaleek.
Modu berean, udalak Lazarraga elkarteari emandako trataera “onartezintzat” jo dute, eta gaiaren bueltan Gasteizko Udalak izan duen “utzikeria eta borondate falta” salatu dute. Udalak “bete ez dituen konpromisoen ardura” eta horren ondorio ekonomikoak “elkartearen bizkar gainean utzi nahi izatea” batere bidezkoa ez dela aldarrikatu dute.
Egoera “kafkiarra” dela erantsi dute. “Azpiegitura egina dago. Udal talde guztiak ados daude. Beharra hor dago. Hala ere, egoerak bere horretan jarraitzen du: eraikina itxita eta euskaraz burutzeko ziren hainbat ikuskizun amets galduen tiraderan sartuta”.
Gauzak hala, “behar diren ekintza eta mobilizazio guztiak” burutzeko prest daudela iragarri dute. Momentuz, aurreratu dute talde politiko guztiekin elkarrizketak lotuko dituztela, udal bilkuran mozio bat aurkeztuko dutela, eta sarean dagoen sinadura bilketa berriro aktibatuko dutela.
Abian da Gasteiz Antzokiaren aldeko Plataforma.
Ireki dadila behingoz.
Udalak sortu duen arazoa Udalak konpon dezala.
Gsteiz Antzokia orain.
Prentsarrekoa eta prentsa-oharra hemen:https://t.co/Ah4784rNnR pic.twitter.com/kAWhBI8SOW— Txema Ramírez de la Piscina (@txeramirez) May 8, 2024
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!