G7ak iraun bitarteko salbuespen egoera eta atxiloketak salatu dituzte Gasteizen
G7ko gailur eta kontragailurraren bitartean emandako militarizazioa, atxiloketak eta argitara ateratako "zerrenda beltzen" aurka mobilizatu dira hamarnaka lagun Andra Mari Zuriaren plazan.
Abuztuaren 24tik 26ra bitarte egin zuten Miarritzen G7ko goi-bilera. Alternatibak erakustarazi asmoz kontragailurra antolatu zuen 19tik 23ra G7 Ez plataformak. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ehundik gora izan dira ostiraletik igandera bitarte atxilotutako ekintzaileak. Frantziar Estatutik prozeduraz kanpoko kanporaketak eman direla, eta honekin batera 500 lagunez osatutako “zerrenda beltz” bat argitatara atera dela jakinarazi dute.
Gailurra amaitu eta egun gutxira, aste horietan zehar Ipar Euskal Herrian emandako militarizazioa, atxiloketak eta argitara ateratako “zerrenda beltza” salatu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, hala nola, Irun, Larrabetzu, Donostia, Iruñea eta Bilbo.
Ostiralean Gasteizen izan dute hitzordua salaketek. Hamarnaka lagun bildu dira Zerrenda beltzak, militarizazioa eta atxiloketen aurrean beste mundu bat sortzen lelopean egun horietan zehar pairatutako salbuespen egoera salatu eta atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!