Fiskaltzak sei lagun auzipetzeko eskatu du ongi etorrien harira, horien artean Oihana San Vicente arabarra
Hala Bedi irratiko kolaboratzailea da Oihana San Vicente.
Antton Lopez Ruiz, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana San Vicente eta Oihana Garmendia auzipetzea eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, 2016 eta 2019 bitartean “ongi etorriak” antolatu eta ETAren biktimak “umiliatzea” egotzita.
Sei horien artean dago Oihana San Vicente Aguraingo bizilaguna ere. Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinean kolaboratzen du. 2020an, Arabako Sorturen arduradun politikoa zela, karguekin aske gelditu zen akusazio berdinekin, Kabat polizia operazioaren harira. Orduan, Guardia Zibilak lau atxiloketa egin zituen orduan, eta beste bi 2021eko uztailean, 2016 eta 2019 urteen artean antolatutako 95 omenaldi-ekitaldirekin ETAren biktimak “umiliatzea” leporatuta. Afera horren baitan hamabost pertsona inguru ikertu zituzten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!