Feminismoak hartuko du zentralitatea martxoan Gasteizko Gaztetxean
30.urteurrenean murgilduta dago Gasteizko Gaztetxea; izan ere, apirilaren 28an 30 urte beteko dira muinoko etxea okupatu zutenetik. Hori dela eta, eragile ezberdinen parte hartzearekin, hilabete bakoitzean gai nagusi bat landuko dute: hitzaldiak, kontzertuak, saioak, jaialdiak… Urtarrilean ekologismoa izan zen protagonista; otsailean, aldiz, gazte mugimenduko eragile ezberdinek ‘Gazte Astea’ eraman dute aurrera.
Martxoan, 8ko Greba Feminista eta eguna bera oinarritzat hartuta, ‘Aste Feminista’ ospatuko dute martxoaren 5etik 11ra. Egun horietan, mahainguruak, aurkezpen ezberdinak, ‘Iluntze Feminista’, greba eguna… antolatu dituzte. Martxoaren 10ean, jaialdi ez mistoa egingo dute.
Hala ere, hilabetea osteguneko Muinoko Hotsak jaialdiarekin hasiko da -sarrerak Hala Bedi Tabernan salgai-. Gainera, Sumision City Blues gasteiztarren kontzertua eta ‘Gaztetxeko II. Bertso Afari Beganoa’ ere aipatzekoak dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!