Euskaraz aritzeko “Baietz 42!” ekimena egingo dute Zuian, ekainaren 21etik 23ra
Zuiarrak euskaraz biziko dira, 42 orduz. Ekainaren 21etik 23ra, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute “Baietz42!” ekimenarekin, profil eta helburu ezberdinak zehaztuz horretarako.
Ekimenaren helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Hala ere, zuiar euskaldunak ahaldundu eta aktibatu nahi dituzte “Baietz 42!” izena jarri dioten ekimenarekin. Aurreko astean egin zuten agerraldia eta bi egunen aurkezpena, herritar ugari ekimenaren antolakuntzan daudela erakutsiz.
Hiru parte hartzaile ezberdin identifikatu dituzte antolatzaileek, herritar guztiek parte hartu ahal izateko:
1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe.
2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.
3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!