Euskal Preso Politikoen senideei omenaldia egin zien Nesken eta Blusen komisioak
Larunatean, Satiago Egunean, omenaldia egin zien Nesken eta Blusen Federazioak Euskal Preso Politikoen senideei, Foru Plazan egindako ekitaldian.
“Garai gogor hauetan” Euskal Preso Politikoen senideei elkartasuna adieraztea ezinbestekoa dela iritzita, omenaldia eskaini zien Nesken eta Blusen komisioak iragan larunbatean. Santiago Eguna baliatuz ekitaldi xumea egin zuten Foru Plazan.
Gasteizko Neska eta Blusek pandemian zehar presoek pairatu dituzten bisiten etenaldiak salatu zituzten larunbateko ekitaldian. 6 hilabeteren buruan, gurasoak ikusi ezin dituzten “motxiladun haur” asko badirela ere gogorarazi zuten.
Komisiotik Euskla Herriak “bake eszenatoki” bat behar duela azpimarratu zuten eta horretarako dispertsio politikarekin bukatzea ezinbestekotzat jo zuten: “beharrezkoa ikusten dugu eragile sozial eta politikoen konpromezua, aldaketa posible izan daiten”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!