Euskal preso politikoen aldeko elkartasun martxa egingo dute Txagoko gazteek larunbatean
Iaz abiatu zuten ekimean eta aurten Txagoko Elkartasun Mendi Martxaren II. edizioa ospatuko dute.
Euskal preso politikoen aldeko gabonetako lanketa bereziaren barruan Txagoko Elkartasun Mendi Martxa antolatu zuten iaz, aurten ekimenaren II. edizioa egingo dute datorren abenduaren 19an, larunbata.
Presoen senide eta lagunei omenaldi bat eginez, 10:30etan abiatuko dute auzoko Ernaiko taldeak prestaturiko mendi martxa
Ginkana bat antolatu du Tanboril, Zaldiaran, Busto eta San Miguel mendietan zehar. Egoera sanitarioa dela eta, aurretiaz izen ematea eskatu dute.
Aukeran nahiago duenarentzat mendi martxa laburra ere egingo dute, 12:00etan, Berrostegietatik San Miguel mendira igotzeko helburuarekin.
Ekimena San Miguel mendian egingo duten ekitaldi eta kontzertu batekin amaituko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!