Euskal Herriko azken erailketa matxista salatu dute Gasteizen
Elkarretaratzea egin dute Gasteizen ostegun arratsaldean, Bilboko erailketa matxista salatzeko. Orain dela bi egun, Bilboko etxebizitza batean topatu zuen Ertzaintzak Maguette Mbeugouren gorpua, indarkeria zantzuekin.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak laster aktibatu zuen kasu hauetarako duen protokoloa, manifestazioa antolatuz asteazken arratsaldean Bilbon eta elkarretaratzeak Euskal Herriko gainontzeko hiruburuetan. Arabako hiriburuan, dozenaka izan dira erdialdean bildu direnak.
Azken honekin, gutxienez, zazpi dira 2018.urtean indarkeria matxistarekin hildako emakumezkoak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!