“Europako Batasunaren migrazio politikek sortzen dituzten arazoak Euskal Herrian ere existitzen dira”
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Mugak Zabalduz karabana aurkeztu berri du. Apirilaren 28an, 29an eta 30ean Euskal Herria zeharkatuko dute indarrean dauden migrazio politikak salatzeko. Hendaian hasi eta Santurtzin amaituko da karabana eta bidean hainbat geldialdi eta protesta burutuko dituzte, tartean, Gasteizen. Eragile ezberdinekin sareak sortzeko eta indartzeko lanean dabiltzala azaldu digu Igor Muñozek.
-
Erredakzioa: "Europako Batasunaren migrazio politikek sortzen dituzten arazoak Euskal Herrian ere existitzen dira"00:23:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!