Dispertsioaren aurkako karpa jarriko du Etxeratek Gasteizen eta Laudion
Goizez eta arratsaldez egongo da karpa irekita, Probintzia plazan. Testigantzak, erakusketak, mahainguruak… egongo dira “Dispertsioa argira ekarriz” izena izango duen gunean. Behin Gasteizen amaituta, Laudiora joango da erakusketa, urriaren 23tik 28ra.
Dispertsioaren aurkako karpa jarriko du Etxerat elkarteak urriaren 16tik 22ra Gasteizen, dispertsioak eragiten duen sufrimendua salatzeko asmoarekin.
Goizez eta arratsaldez egongo da irekita Probintzia plazan -Arabako Ahaldundiaren aurrean- kokatuta egongo den gunea eta ekimen ugari antolatu dituzte zazpi egunetarako. Besteak beste, dispertsioaren testigantza ezberdinak jasoko dituzte momentu ezberdinetan eta sakabanaketaren ondorioak salatzeko bestelako baliabideak egongo dira: erakusketa batek dispertsioak zer suposatzen duen erakutsiko du, istripu bat islatzen duen kotxe baten istripua ere irudikatuko dute.
Agerraldian azaldu dutenez, dinamika honek Gasteizko udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzak jaso ditu. Izan ere, Araban, egun, 29 euskal preso politiko eta hamarnaka urte deportatuak daramaten 2 pertsona daude. Gainera, dispertsio politikak eragiten dituen senideen artean 38 adin txikiko eta haur daude herrialdean. Baina aurpegi ilunena, dispertsioak eragindako lau hildako biktimak dira: Pilar Arsuaga, Alfonso Isasi, Ruben Garate eta Natividad Junco.
Pertsona eta eragile politiko, sindikal eta sozial guztiei gonbita luzatzen diete karpara hurbiltzeko eta dispertsioaren ondorioak ezagutzeko eta bakoitzak bere esparruan horren berri emateko.
Laudion ere
Laudion ere dispertsioa salatzeko karpa jarriko du Etxeratek. Urriaren 23tik 28ra egongo da Aiaraldeako herrian egongo da “Dispertsioa argira ekarriz” gunea, Aldai plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!