Etxebizitza sindikatua sortu dute etxebizitzaren problematikari erantzun kolektiboa emateko asmoz
Birjabetze Kolektiboak ikasturte berriari erronka berriekin heldu dio eta "Etxebizitza Sindikatua" sortu dute, "etxebizitzaren problematikari modu efektibo eta disziplinatuan erantzuteko".
Urtebete igaro da Birjabetze Kolektiboak okupazio bulegoaren irekiera iragarri zuela eta ordutik hainbat aldaketa egon dira eta “tresna egokitzat” baloratu dute, “etxebizitzaren problematika partzialari berehalako erantzunak emateko eta etxebizitza problematikaren gaia hobeto ulertzeko“.
Okupazio Bulegoa “problematika partzialei modu antolatuan erantzuteko tresna efektiboa” izan dela azaldu dute Birjabetze Kolektiboko kideek, baina “proletargoaren errkonpozizio politikorako” ez duela balio izan azpimarratu dute, “ez ditu auto-antolakuntzarako ezinbesteko elemetuak mahaigaineratu”.
Ondorio horietatik abiatuta barne prozesu bati ekin zioten udan zehar, euren burua formatu eta aurreikusitako antolakuntza hutsunei erantzuna emateko. Hausnarketa horietatik abiatuta aurkeztu dute Etxebizitza Sindikatua, “etxebizitzaren problematikari modu efektibo eta disziplinatuan erantzuteko jaiotako langileon berezko antolakuntza forma“.
Birjabetze Kolektiboak bide emango dio aurrerantzean Etxebizitza Sindikatuari. Birjabetze Kolektiboko kideek horrela azaldu dute aldaketa: “Irakaspen politikoaren parte ezinbestekotzat jotzen dugu taktikaren eta antolakuntza egituren berrikuspen konstantea egitea eta zentzu horretan aldaketa sakonaren beharra ez da porrotaren seinalea, jardun politiko kontziente eta autokritikoaren ondorio logikoa baizik”.
Etxebizitza Sindikatuak iagnde honetan ekingo dio jardunari, 17:00etan Gasteiz Txikin egingo duten asanbladan. Asanblada hauek igandero egingo dituztela iragarri dute. Etxebizitzarekin arazoak dituen orori luzatu diote gonbitea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!