Etxebizitza problematikari aurre egiteko manifestazioa burutu dute Gasteizen
Etxebizitza problematikari aurre egiteako borrokan jarraitzeko deia luzatu du Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak gaur burututako manifestazioan.
«Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat» lemapean manifestazioa burutu du Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, Derecho a Techo plataformak, gaur eguerdian, dozenaka lagunek egin dute bat deialdiarekin.
Mobilizazioa 12:00etan abiatu da Otxanda dorretik. Instituzioei nuerriak exijitzeko plataformaren aldarriak Eusko Legebiltzarrera eraman ostean Correosen bukatu dute ibilbidea. Orain artekoak etxebizitza problematikari aurre egiteko lehen pausoak izan direla azpimarratu dute bertan eta borrokan jarraitzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!