‘Estetikarekiko obsesioa?’, Gasteizko bost ikaslek gorputzekiko ditugun obsesioak mahaigaineratu dituzte
Gasteizko bost ikaslek estetika industria kritikatu dute irribarretsu, eredu patriarkalaren edertasun kontzeptua kapitalismoaren baitan kokatuz.
Gasteizko Gizarte Langintzako bost ikaslek genero estereotipoak ikusarazi nahi izan dituzte birala bilakatu den bideo honekin. Bertan, gure gorputzekiko ditugun obsesioak mahaigaineratu dute bost emakume hauek.
Lan honen egileak, Paula del Moral, Saray Pérez, Janire López, Paula Fernández, Verónica Orizaga eta Alba López, Amerikako Estatu Batuetako idazlea den Naomi Wolfen aipu bat izan dute abiapuntu: “Estetikaren industriak ezarritako edertasun kontzeptuak emakumeon garapena oztopatzeko arma soziopolitikoa da”
“Gure iraultza keinu sinboliko batekin hasten da: bularretakoak kentzea. Baina ez da hor geratuko. Biluztea zentsuratua izango ez den unea iristea espero dugu, berak hala nahi duelako makilatzen den emakumea ez penalizatzea nahi dugu…”, adierazi dute.
“Patriarkatuari ozen esan nahi diogu libre izan nahi dugula, inoiz baino politagoak gaudelako horrela”. Zentzu honetan, mezu positibo bat ere helarazi nahi dute: “Guztiok batera, eskutik hartuta, eredu hau suntsitu eta aldatu dezakegu. Oprimitzen gaituen eredu honek energia guztiak kentzen dizkigu, elkar maitatzeko eta zaintzeko behar dugun energia”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!