Espazio propio bat lortu dute IAk, UIBk eta GUETek Gasteizko campusean
Asteartean Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten. Elkarretaratzeak eta eserialdiak egin ostean, EHUrekin negoziatzea eta espazioaren erabilera bermatzea lortu dute.
Gasteizko campusean “antolakuntza politikorako ezinbestekoa” izango den espazio bat lortu dute Ikasle Abertzaleakek, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Asteartean hasi zen dekanotzarekin eta errektoretzarekin negoziazioa, ikasleek Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu ostean.
Hasiratik salatu dute EHUren “borondate falta” eta “pasibotasuna”. Horregatik, asteazkenetik egin dituzte protestak: IAk, UIBk eta GUETek deituta, Magisteritza fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin zuten goizean, Antolakuntza politikorako espazioak bermatu lelopean. Eserialdia egin zuten ondoren. Bitartean, arratsaldeko 16:00ak aldera, ikasleen antolakundeetako ordezkariak unibertsitatekoekin bilduak ziren.
Negozioazioa amaituta, ikasleen ordezkariek jakinarazi zuten ebatzitakoa: EHUk eragileen eskakizuna onartu du. “Antolakuntzaren bitartez antolakuntza politikoa eta ikasle langileen interesak bermatuko dituen beharrezko espazioa lortu dute Ikasle Abertzaleak, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak”, berretsi du HARA BA!-k.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!