Ertzaintzak Lamuza parkean izandako jarrera salatu dute Laudioko gazteek
Ernai Aiaraldeak eta Laudioko Gazte Asanbladak istiluen aurkako jantziak zeramatzaten hainbat poliziek ostiralean egin zuten "miaketa" salatu dute.
“Burgesiak pandemiaren aurrean hartu duen erabakia baino ez da”, “Poliziaz josi da gaur gauean Laudioko Lamuza Parkea, beldurra zabaldu, jipoiak banatu eta gazteak kriminalizatzeko beste helbururik gabe! Nazkatuta gaude! Utzi gazteak kriminalizatzeari!”. Horrela definitu dute Laudioko Gazte Asanbladak eta Ernai Aiaraldeak hurrenez hurren Ertzaintzak Laudioko Lamuza parkean ostiralean izan zuen jarrera.
Izan ere, ostiral gauean Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren parkera, 22:00ak izateko denbora gutxi falta zenean. Istiluen aurkako jantziak zeramatzaten hainbat polizia sartu ziren parkera, eremua miatzera. Denbora gutxira, ordea, bertatik joan ziren.
Aiaraldea.eus hedabideak jakinarazi duenez, parkean jendea pilatzen ari zelako bertaratu zen Erttzaintza. Aldiz, hauek poliziak iritsi zirenerako ez zegoen pilaketarik. Beraz, ez zuten inor identifikatu edo atxilotu.
Handik gutxira, gertatutakoaren irudiak sare sozialen bidez zabaldu ziren, eragileek hainbat salaketa publiko eginez.
LOTU TXAKURRAK!
‼️ Poliziaz josi da gaur gauean Laudioko Lamuza Parkea, beldurra zabaldu, jipoiak banatu eta gazteak kriminalizatzeko beste helbururik gabe!
😡 Nazkatuta gaude! Utzi gazteak kriminalizatzeari!
MUCHA POLICÍA, POCA INVERSIÓN! 🔥🚔 pic.twitter.com/NwKp5wNUxl
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) January 29, 2021
Burgesiaren indar armatuek Laudioko Lamuza Parkea hartu dute gaur. Parkean agertu izana ez da kasualitatea, gazteon presentzia handia baita.
Gazte langileon sumisioa eta diziplinamendua dute helburu. Guk ordea, jazarpenaren aurrean antolatzeko deia egiten dugu. pic.twitter.com/uPGFSwhYuL
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) January 29, 2021
Ez da lehenengo aldia
Honakoa ez da izan Ertzaintzak pandemian izan duen jarrera salatzen den lehen aldia. Amurrioko parkean ere gertatu izan dira horrelako miaketak ikasturtean zehar.
Are gehiago, udazkenean mobilizazioak egin ziren Laudio eta Amurrion, “kriminalizazio gutxiago eta osasun baliabide gehiago” eskatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!