Erriberabeitiako herritar talde batek EEEk eta Udalaren iruzurra salatu du, energia hornidurarekin egindako eskaintza baten harira
Erribera Beherea Bizirik elkarteak gardentasuna eskatu die EEEri eta Erriberabeitiko Udaleko gobernu taldeari, Ekiluz merkaturatzailearen egindako kontratuen harira herritarren eskakizunen aurrean.
Erriberabeitiako aurreko hauteskundeetan EKIAN ek udalerrian duen planta fotovoltaikoa aprobetxatuz argindarraren fakturan %30ean murriztuko zela agindu zuen EAJ alderdiak. Lehen faktura jaso ondoren, baina, “argindarraren kostua ez zela murriztu egiaztatu zuten, % 30 igo baizik”. Hala salatu du Erribera Beherea Bizirik elkarteak, eta gardentasuna eskatu dute.
EEE (Energiaren Euskal Erakundea) eta KREAN (MONDRAGON Korporazioko enpresa) erakundeen artean egindako eguzki energia parkea da EKIAN, EAEko handiena.
Erribera Beherea Bizirik elkarteak azaldu duenez, EAJk EKIANek udalerrian duen planta fotovoltaikoa aprobetxatuz argindarraren fakturan %30eko murrizketa agindu ostean, maiatzean udal gobernu-taldeak eta EEEk deitutan bilera irekiak egin ziren herrian.
Bilera horietan “udalerriko kontsumitzaile guztientzako hornidura onuragarriari irtenbidea ematea” proposatzen zuten. Bi printzipioren hauetan zegoen oinarritua: “gardentasunean eta bidezko prezio lehiakorrean”, azaldu du elkarteak.
Eskaintza horretan konfiantza izanik, hainbat herritar beren kontratuak EKILUZ merkaturatzailearekin aldatu zituzten. Lehen fakturak jaso ondoren, baina, argindarraren kostua ez zela murriztu egiaztatu zuten: % 30 igo baizik. “EEEk eta gobernu-taldeak sustatutako bilera ireki horietan eskaintzen zena bete gabe”, salatu du plataformak.
Izan ere, adierazi dutenez, “baldintza nagusia zen instalazioaren funtzionamendu-orduak 0,067 euro Kw/h ordainduko zirela, eta fakturan ikusten denez, Kw guztiak merkatu libreko prezioan kobratzen dituzte”.
Gauzak horrela, plataformak EEEk eta Erriberabeitiko Udalaren etika eza ere salatu du: “onartezina da bi erakunde publikoak, EKILUZ (Krean eta Repsol) bezalako enpresa pribatu baten komertzial gisa jardutea”.
Urriaren 18an, udaletxean bi bilera eskakizun egin zituzten, lehengoan EKILUZ enpresarekin gertaera horiek argitzeko eta bigarren bat, herritarrei irekia, desadostasun horiek konpon ditzaten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!