Errekaleorreko VIII. urteurrena ospatuko dute asteburuan
Egitarau oparoa antolatu dute ostiral eta larunbaterako: ipuin kontalaria, bertsoak, musika, kirola eta beste asko.
Zortzigarren urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Errekaleor auzoan asteburu honetarako. Gaur, urriak 1, hasiko da programazioa Ane Gebara ipuin kontalariaren emanaldiarekin. Beste askoren artean, bertso saioa izango da Manex Agirre, Miren Artetxe eta Oihana Bartrarekin; baita Amanita Musicharia, Negra Cucaracha Terror Folk eta Holy Nuts taldeen kontzertuak ere.
Hona hemen egitarau osoa:
Urriak 1, ostirala
18:30etan Ane Gebara ipuin kontalaria
19:30etan bertso-saioa: Manex Agirre, Miren Artetxe eta Oihana Bartra
Urriak 2, larunbata
11:00etan Herri Gimnasioaren ate irekiera: eskalada, pintxoak, pilota-jokoak, giro musikatua
13:00etan marianitada INTXIXV taldearekin
14:30etan bazkari herrikoia
17:00etan antzerkia zineman: Detritus Teatrus-en “Levántate y mea de pie”
20:30etan kontzertuak:
- Amanita Musicharia
- Negra Cucaracha Terror Folk
- Holy Nuts
Gainera, Ailaket-en informazio gunea eta testing zerbitzua egongo da bi egun hauetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!