Ekainaren 7an ospatuko dituzte Errekaleorreko jaiak, pausu berri bat kaleak berreskuratzera bidean
Modu berezian eta osasun irizpideak ezarriz auzoko jaiak ospatuko dituzte ekainaren 7an Errekaleorren, egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Maiatzaren 30ean izan beha zuten baina egun horretarako antolatuta dauden Patxi Ruizen aldeko ekimenak direla eta astebetez atzeratu dituzte
Ekainaren 7an ospatuko dituzte Errekaleor auzo askeko jaiak aurten, modu berezian eta osasun irizpideak errespetatuz. Aurtengo Errekaleorreko jai herrikoiak “Kaleak eta gure espazioak berreskuratzera bidean pausu berri bat” izango dela azaldu dute auzoko kideek.
Maiatzaren 30ean ospatu behar zituzten jaiak baian egun horretarako deituta dauden Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko mobilizazioak direla eta astebetez atzeratu dute egitaraua.
Egun osoko egitaraua prestatu dute goizeko 12:00etako txupinazo eta ekitalditik abiatuta. Bertaratuko diren pertsona guztiei “bazkari autogestionaturako piknik kit-a”, eskularrruak eta maskarilla eramateko eskatu diete, baita ezarriko diren osasun neurriak errespetatzeko ere, laster emango dute hauen berri.
Maiatzak 30, Errekaleorreko jai bereziak!
Hemen egitaraua eta oharra uzten dizuegu, laster osasun irizpideen inguruko informazio gehiago. pic.twitter.com/FyeYboGoYc
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) May 26, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!