Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratuko du ostiralean, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira
Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, "gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko". Guztira 8 atxilotu izan ziren eta hamarnaka zauritu.
Maiatzaren 7an, “Larrialdi egoeran gaude. Eraldaketa soziala eta burujabetza” lelopean manifestazioak deitu zituen Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Dozenaka lagun bildu ziren Gasteizen. Manifestazio amaieran, Legebiltzarrean, gogor oldartu zen Ertzaintza manifestarien aurka. Hainbat izan zirenkolpatuak, eta gazte bat atxilo eraman zuten. Ospitalean artatu behar izan zuten.
Bilbon eta Gasteizen izandako Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz, guztira 8 gazte izan dira auziperatuak. Horietatik 7k jada deklaratu zuten Bilboko epaitegietan pasa den ekainaren 24an. Oraingoan, azken kideak Gasteizko Epaitegian deklaratu beharko du, hilaren 24an.
Elkarretaratzea
Prozedura salatzeko, eta “gazteon etorkizun ezaren aurrean oraina eta etorkizun duinak eraikitzen” jarraituko dutela aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du Ernaik ostiralean, irailak 24, 10:00etan Gasteizko Epaitegien aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!