Eraso matxisten aurkako protokoloa plazaratu du Bagara Nor talde feministak
Prentsaurrekoa egin dute talde feministako kideek Laudioko Herriko plazan. Udako jaietan hasiko dira protokoloan zehaztutakoa praktikan jartzen.
Aiaraldea.eus bidez
Prentsaurrekoa egin du Laudioko Bagara Nor talde feministak. Talde gisa eratu duten eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztea izan da ekitaldiaren xedea. Azaldu dutenez, hilabete ugari eman dituzte dokumentuan plazaratutako ondorio eta neurriak zehazten. “Hala ere, ez da dokumentu itxi bat. Erabili ahala sortzen diren beharren arabera aldatzen joango gara”. Udako jaietan dute protokoloan zehaztutakoa praktikan jartzen hasteko asmoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!