Eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren aldarria indartuz salatu du Ernaik atzo jasandako errepresioa
Larrialdi egoeran daudela salatu zuen euskal gazteriak ostiralean egindako mobilizazioan. Manifestzioaren ondoren, gogor oldartu zen Ertzaintza gazteen aurka, horietako bat atxilotuz. Zortzi izan dira Euskal Herrian Ernairen mobilizazioetan atxilotutako gazteak.
“Larrialdi egoeran gaude”. Aldarri argia eraman zuten kaleetara ostiralean Ernai Gazte Antolakundeko gazteek. “Bizi dugun prekarietate egoerarekin behingoz amaitzeko, eraldaketa sozialaren eta burujabetzardn norabidean urratsak ematea urgentea” dela aldarrikatu dute.
Manifestazio amaieran, ordea, Ertzaintza gogor oldartu zen gazteen aurka. Gasteizen, manifestari bat eraman zuten atxilo, eta Santiago ospatilean artatua izan zen. Jasandako errepresio eta biolentzia salatu dute mobilizazioan, eta “zipaioen biolentziak” gazteen larrialdi egoera areagotzen duela salatu ere.
Horren aurrean, “eredu polizialaren errebisioa egin eta gazteak kriminalizatuak izan direla onartzea” eskatu dute, baita “gazteon larrialdi egoerarekin amaitzeko neurri errealak hartzea”, eta “depresio tendentzia kolektiborako baliabide publikoak” exijitu ere.
Amaitzeko, “antolatzeko eta borrokatzeko” deia egin diote euskal gazteriari: “auzoz auzo, herriz herriz, gaztetxeetan, ikastetxeetan, kaleetan eta behar den toki guztietan”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!