Erakundeei konpromiso handiagoa eskatu diete SDA Factoryko langileek, enplegu duina babesteko
Abenduaren 17an SDA Factoryko Langileen Batzordeak plantillaren egoera azaldu eta mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, jarduera industriala eta enplegu duina bermatzeko erakundeen inplikazioa eskatzeko. Mozioa ez zen bozkatu, eta beste bat onartu zuten EAJ, PSE eta PP alderdiek. Enpresa Batzordeak ez du begi onez ikusi onartutako mozio hori, maila berean jartzen dituelako "inposaketak ezartzen ari den" zuzendaritza eta "horiek sufritzen dituzten langileak".
Abenduaren 17an SDA Factoryko Langileen Batzordeak plantillaren egoera azaldu eta mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, jarduera industriala eta enplegu duina bermatzeko erakundeen inplikazioa eskatzeko. Mozioa ez zen bozkatu, eta beste bat onartu zuten EAJ, PSE eta PP alderdiek. Enpresa Batzordeak ez du begi onez ikusi onartutako mozio hori, enplegua mantentzea eskatu arren, maila berean jartzen dituelako “inposaketak ezartzen ari den” zuzendaritza eta “horiek sufritzen dituzten langileak”.
Langileen Batzordeako kideek, Gasteizko Udaleko osoko bilkuran hitza hartu zutenean, lantegiaren jabe berriek “pelotazoa” eman dutela salatu zuten: “BSH lantegia zena erosi, dirutza bat atera (20 milioi euro kontzeptu desberdinetan) eta orain lantegia birsortu nahi dute, langile eta eskubide gutxiagorekin”. Gauzak horrela, 4 puntuko mozio bat aurkeztu zuten: kalitatezko enplegua babesteko (soldata eskala bikoitza alboratuz), lan harremanetan gardentasuna defendatzeko, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari neurriak eskatzeko jarduera industriala bermatze aldera eta dirulaguntzen ondorioz enplegua bermatu beharko zela adierazteko.
Langileen ordezkariek azaldu dutenez, haien “harridurarako”, Udal Gobernuak eta PPk ez dute mozio hori bozkatu eta propio bat aurkeztu dute, begi onez ikusi ez dutena. Izan ere, “inposaketak ezartzen ari den” zuzendaritza eta “horiek sufritzen dituzten langileak” maila berean jartzen ditu eta ez du ziurtatzen kalitatezko enplegua eta jarduera industriala bermatzeko konpromisorik.
Gauzak horrela, erakundeei konpromiso handiagoa eskatu diete SDA Factoryko langileek, enplegu duina babesteko, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ardura ere jarri dute mahai gainean, hilabete luzez aurrera dirauen lan gatazka honetan.
Gaur, abenduak 23, mobilizazioak egin dituzte Andra Mari Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!