Emakumeek lanean pairatzen dituzten osasun-arazoak ikusarazi ditu LAB sindikatuak
Lau bengalean aitzakipean, hiru isun ezarri dizkie Ertzaintzak, haietako bi Mozal Legea baliatuta.
LAB sindikatuak, apirilaren 28an ospatzen den Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, emakumeen lan osasunaren inguruko txostena aurkeztu eta kalejira bat egin du Gasteizen, Amarika plazan kokatuta dagoen IMQ mutuan elkarretaratze batekin bukatuz. Horretaz gain, azken hilabetean prekarietateak erail dituen bi hildakoak ere gogoan izan dituzte lore-eskaintza xume bat eginez.
Batez ere, emakumeek lanean pairatzen dituzten osasun-arazoak ikusarazi nahi izan dituzte ostiralean egindako ekitaldian.
Hau amaitzear zela, lau bengala piztu dituzte sindikatuko kideek eta Ertaintzaren kotxe ezberdinak agertu dira orduan eta jarritako pankarta kentzeko esan diete. Ertzainek, gainera, suhiltzaileak deitu dituzte eta bi kamioirekin agertu dira bertara.
Ekitaldi xume bat izan behar zena, hiru isun ezberdinekin amaitu da, haietako bi Mozal Legea baliatuta. Isunetako bat, pankarta jartzeagatik; bestea, pankarta ez kentzeagatik; eta eta hirugarrena, bengalak pizteagatik.
Horretaz gain, poliziek iragarri dietenez, ertzainen informea eta suhiltzaileena behin osatuta dagoenean, gastu guztiak LAB sindikatuak oraindu beharko ditu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!