Emakumeak ardatz, Irantzu Lekuek Judimendin egin duen mural berrian
Toti Martinez de Lezearekin izan dituen elkarrizketek gidatu dute igandean aurkeztuko den “Ahoz Aho” proiektua. Gasteizko Udalak Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko mural bat ezabatu duela salatu du Judimendiko Gazte Asanbladak.
Mural berria dauka Gasteizko Judimendi auzoak. Irantzu Lekuek koordinatu eta 65 metro dituen obra berri honek, Toti Martinez de Lezearekin Irantzu Lekuek izan dituen elkarrizketak ditu oinarri, emakumeak ardatz hartuta. Izan ere, muralean haurdun dauden emakumeak, artisauak, dantzariak… agertzen dira batez ere.
Baina salaketarako tartea ere dauka obrak: irudimen obsesiboaren eta botere erlijiosoaren biktimak izan ziren emakume hauek. Proiektuak, hala ere, ikuspuntu positibo bat eman nahi izan dio, “emakumea historian zehar benetan izan dena irudikatuz”.
Hau posible egiteko, auzoko gazte -eta ez hain gazte- ugarik hartu dute parte: auzoak auzoarentzako egin duen murala izan da hau. “Ahoz aho”, izen hori dauka proiektuak, igandean aurkeztuko dute: 13:00etan da hitzordua, ARTgia gunean.
Beste mural bat, zentsuratua
Judimendiko gazte Asanbladak sare sozialetan aditzera eman duenez, Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko mural bat zentsuratu du Gasteizko Udalak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!