Gasteizko emakume bat erail dute
Gasteizko 44 urteko emakume bat erail dute Miranda Ebron, Burgosen. Arma zuriz hil dute emakumea eta bere bikotekidea urriaren 3ko arratsaldean atxilotu dute: 18 eta 15 urteko bi seme-alaba zituen, eta banantzeko prozesuan zegoen. Espainiako Poliziak sekretupean mantentzen du auzia, Berriak jakinarazi duenez.
Gogoratu beharra dago, azken hiru astetan indarkeria matxistagatik Euskal Herrian erailtzen duten hirugarren emakumea dela hau.
Mobilizazioak
Eragile feminista ezberdinek mobilizazioetara adi egoteko deia luzatzen hasi dira. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatuta, urriaren 5ean, manifestazioa deitu du Gasteizen, 20:00etan Andra Maria Zuriaren plaztaik abiatuta.
Eraildako emakumeak Ribabellosako eskolan egiten zuen lan; hori dela, urriaren 4an, 12:00etan, elkarretaratzea egin dute herriko plazan. Lantaronen, urriaren 5ean, 19:00etan izango da elkarretaratzea.
Miranda de Ebron ere, asteazkenean bertan elkarretaratzea egin zuten: “Grupo Feminista Mujeres en la Calle” taldeak antolatuta, 20:00etan Estación kalean egin zuten elkarretaratzea.
Amurrion ere, kalera, azken eraso matxista salatzera
25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Amurrion, bikotekide ohia erasotzeagatik. Otsemeak eragile feministak elkarretaratzea egin zuen asteazkenean herriko enparantzan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!