Elkarretaratzea egin dute Izarran M17an, eskualdeko azken erasoa salatzeko
Gorbeialdeko herritarrek elkarretaratzea egin dute maiatzaren 17an, LGTBI+fobiaren aurkako egunean, eskualeko EHGAM taldekoek deituta. Dozenaka lagun elkartu dira “LGTBI+fobiari ez!” lelopean, eta eskualdean jazotako azken erasoa ere salatu dute.
Izan ere, joan den igandean, gizon batek sare sozialetan salatu zuen Uribarriko urtegian eraso homofoboa jasan zutela berak eta horren bikoteak. Pertsona talde batek “marikoi zikina” deitu eta harri bat bota zien, eta bietako bati jo.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!