“Elkarrekin indartsuago gara” topaketa feministak izango ditugu Gasteizen igandean
AEZLEk(Arabako Etxez etxeko eta Zaintzako Langile Elkartea) eta Gasteizko Mugimendu Feministak antolatzen du jardunaldi hau, “Elkarrekin indartsuago gara. Construyendo Alianzas desde la economía feminista de cuidados” leloarekin.
Antolakuntzak asaltzen duen bezala: “etxez etxeko langileen eta mugimendu feministaren artean hausnartzeko espazioa izango da. Aliantzen inguruan pentsatu nahi dugu, gure arteko harremanetan sakondu eta aurrera begirako klabeak zehaztu. Denon bizitzak erdigunean prozesuak erakutsi zigun bidea elkarrekin egin nahi badugu, ezinbestekoa dela bide hori nola egin nahi dugun pentsatzea. Igandean pribilegioez, ardurez, espazio erosoez… arituko gara.”
Egitaraua hau izango da (9.00etatik 17:30era):
- Goizean:
- Mahaingurua: “Alianzas feministas para reivindicar un sistema de cuidados”.
- Taldeetan hausnarketa + asanblada.
- Eguerdian: bazkaria.
- Arratsaldean: aisialdia (tailerrak)
Izen ematea wasapen bidez, 632432261
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!