Ekologistak Martxan taldeak Albinako urtegian lindanoa dirudien bidoi bat agertu dela salatu du eta instituzio publikoek ez dute erantzun
Lau hilabete igaro dira Ekologistak Martxan-ek URAri (Uraren Euskal Agentzia) Albinako urtegi ondoan lindanoa izan zezakeen bidoi bat agertu zela jakinarazi zionetik. Urrian oraindik kendu gabe zegoen eta salaketa jarri zuten. Gaur-gaurkoz, bidoiak leku berean jarraitzen du, lindanoa den edo ez egiaztatu gabe.
Irudia: seprem.es
2021eko abuztuaren 26an, Ekologistak Martxan-ek URAri (Uraren Euskal Agentzia) jakinarazi zion lindanoa izan zezakeen bidoi bat zegoela Albinako urtegiaren ondoan (Araban). Bidoiaren ezaugarriengatik susmatzen zuten edukia zein izan zitekeen: itxura, testura eta usainagatik. Albinako urtegiko ur-laminatik 40 bat metrora zegoen, eta urak urtegira isurtzen dituen errekasto batetik 20 metrotara.
2021eko urriaren 6an, hilabete eta erdiren ostean, Ekologistak Martxan-eko kolaboratzaile bat tokira bertaratu zen, bidoia kendu ote zuten egiaztatzeko. Oraindik leku berean zegoen, manipulazio zantzurik gabe. URAk ez zuen, bere aldetik, inolako jarduketarik egin duenik jakinarazi. Ekologistak Martxaneko kideak, orduan, 112 telefonora deitu eta Ertzaintzaren patruila batek lekua inguratu zuen.
Urriaren 13an, lehen salaketa jarri eta 54 egunera, hau da dakiten bakarra, Ekologistak Martxanek salatu duenz: itxuraz, URAk ez du kudeaketarik egin Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako salaketaren inguruan. Bestalde, Ertzaintzak abisua eman zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, eta horrek Aramaioko Udalari bideratu zion erantzukizuna. Udalak kolektibo ekologistari jakinarazi dio ingurumen zinegotzia Ertzaintzak adierazitako lekura joan zela eta ez zuela bidoia aurkitu. Hala ere, gaur egun bidoiak leku berean jarraitzen duela ziurtatu dute Ekologistak Martxan taldeko kideek.
Ekologistak Martxan-ek azaldu duenez, ez dakite isurketen eraginpean dagoen bidoiaren produktua Lindanoa den ala ez, baina arazoa da, diotenez, salaketa jarri zanetik ia bi hilabete igaro ondoren, egoera berean daudela URA, Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Aramaioko Udala.
Substantzia toxikoa
Lindanoa hexakloroziklohexanoaren (HCH) isomero kimiko bat da, iraganean plagizida gisa erabiltzen zena. 2008tik debekatuta dagoen substantzia organokloratua da EBn, eta lehentasunezko substantzia arriskutsu gisa sailkatuta dago.
Biodegradazioa moteleko substantzia da, eta toxikoa animalia espezie gehienentzako eta ingurune naturalarentzako, oro har. 2015eko ekainetik, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) gizakientzako kantzerigeno gisa sailkatzen du, prozesu industrialak eta konposatu kimikoak sartzen diren maila berean.
Lindanoren molekulak oso iraunkorrak dira eta, ondorioz, degradazioa geldoa eta zaila izaten da. Erraz gehitzen zaio irensten edo inhalatzen duen animaliaren koipeari, eta sare trofikoetan biometatzeko joera du. Izan ere, talde taxonomiko gehienetan detektatu da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!