Egoera berriari aurre egiteko indarrez dator Judimendiko Gazte Aste Kulturala
Berrikuntzekin dator Judimendiko Gazte Aste Kulturala, Covid-19ak eragindako egoerara moldatzeko helburuarekin. Ekintza ugari burutuko dituzte ekainaren 14tik 20ra, tartean auzoan zeharreko puzzle-jolas bat.
Egoera berrira moldatuta dator Judimendiko Gazte Aste Kulturala. Gazte Asanbladak aste osorako egitaraua antolatu du ekainaren 14tik 20ra, ekintza telematikoak zein presentzialak ustartuz.
Igandean, ekainak 14, Batera Zaintza Sare Herritarraren hitzaldi batekin emango diote hasiera Gazte Aste Kulturalari, gainerako ekintza presentzialak bezala Judimendi auzoko Sumendi espazioan burutuko dute hitzaldia.
Sumendi espazioko ekintzetaz gain, sare sozialen bidez ere hainbat jarduera eskainiko dituzte: dantza emanaldia, arropa birziklatzeko tailerra edota sare sozialen inguruko tailerra esaterako.
Pista jolas erraldoia
Sare sozialek berebiziko garrantzia izango dute aurtengo Gazte Aste Kulturalaren edizioan, hauek baliatuta puzzle-jolas erraldoi bat antolatuko baitute ekimenak irauten duen zazpi egunetan zehar.
Judiemendiko Gazte Asanbladako kideek puzzlearen pieza bana eskutatuko dute egunero eta asanbladako sare sozialen bidez hauek aurkitzeko pistak eskegiko dituzte. Parte hartzaileek pieza hauek aurkitu eta bertan dauden galera edo erronkei aurre egin beharko diete puntuak lortu ahal izateko. Ekainaren 20an egingo dute jolasaren sari banaketa. Banaka zein taldetan hartu daiteke jolasean parte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!