Dozenaka herritar bildu ziren Urduñako eraso matxista salatzeko elkarretaratzean
Epaileak erasoaren aurrean hartutako jarrera salatu dute, urruntze-agindua ukatu eta bisita-erregimena ezarri baitu.
Aiaraldea.eus bidez
Asteazken arratsaldean egin zute asteartean Urduñan jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea. Epaileak hartutako erabakia salatu dute kontzentrazioan, ez duelako urruntze agindurik ezarri. “Ez du emakumea babesteko inolako neurririk hartu”. Alaba ikusteko bisita-erregimena jarri du epaileak, hau da, alaba hartu dezake erasotzaileak epaileak jarritako egutegian.
Era berean, Mugimendu Feministako kideek gaineratu dute Urduñakoa ez dela eraso bakarra izan, 70 urteko emakume bat hil baitute Bidarten -Lapurdi-. “Beste eraso batzuk. Beste erasotzaile batzuk. Nazkatuta gaude”.
Emakumeek “amaigabeko indarkeria matxista” pairatzen dutela nabarmendu dute, “emakume izate hutsagatik”. Indarkeria horrek mugarik ez duela gaineratu dute baita ere, “bizi garen sistema kapitalista heteropatriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako”.
Horregatik, aldarrikatu dute indarkeria matxistak “lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala” izaten jarraitzen duela, “erasoak ez direlako modu isolatu edo bakartuan ematen”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!