[DOKUMENTALA] Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen
Arrosa sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Halabideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik orduko hainbat partaidek.
Koordinazio lanetan ibili zirenak edota Arrosak berak ekoizten duen Zebrabidea magazineko arduradunek ere parte hartzen dute beraien bizipen eta oroitzapenak adieraziz. Irratia bizirik eta etengabeko eraldaketan dagoen medio bat izanik, irratia egiteko zein entzuteko modu berriei buruzko hausnarketak ez dira falta dokumental honetan, beti ere gure herri eta hizkuntzaren ikuspegitik.
Euskal Herrian zer entzuna badelako, jarrai dezagun uhinak uztartzen!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!