Dispertsioak eragindako urteko lehen istripua salatuko dute Gasteizen
Larunbat arratsaldean izan zen istripua. Salamancako Topas espetxetik irtetetan ari zela, animalia bat errepidean agertu eta Susana Uribetxeberria preso politikoaren aurka jo zuen autoak. Zauririk izan ez bazuen ere, ibilgailua bertan utzi eta etxerako bidea taxiz egin behar izan zuela jakinarazi du Etxeratek.
Etxeratek salatu du, urtero kontagailua zerotik hasten den arren, 30 urte beteko dituen dispertsio politikak 400 istripu baino gehiago eragin dituela eta zaurituak milaka izan direla: “Gertaeren atzean dagoen ardura politikoa erabatekoa da”. Horretaz gain, 16 hildako eragin ditu, azkenengo, Natividad Junko gasteiztarra.
Istripu hau salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizkoa, 19:00etan izango da, Andra Maria Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!