Detesako langileak greba mugagabean hiru astez
Azaroaren 11an hiru aste egin zituzten greban Detesa lantegian. Lan hitzarmen “duin bat” eskatzen dute: soldata hobekuntzak, prekarietatearekin amaitzeko neurriak eta enpresan eskala bikoitzak bukatzea. ELAko Atal Sindikalak egin du deialdia.
Hainbat mobilizazio egin dituzte orain arte: auto-karabana poligonoan zehar, kontzentrazioak enpresaren aurrean zein Gasteizko erdigunean. Hala ere, enpresa “ez da mugitu”, ordezkarien arabera.
Lan ikuskaritzan salaketa ere jarri du ELAk, plantillaren greba eskubidea urratzegatik. Azaldu dutenez, greban dagoen jendea ordezkatzeko kontratuak egin ditu enpresak, “lanaldia asteburuetara irekiz egutegian jasota ez zeudenean, edo txandak bikoiztuz eta aparteko orduak eskirolen artean banatuz”.
Negoziazioan aurrerapausorik ez badago, beste astebeteko greba deituko dutela iragarri dute, gatazka konpondu arte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!