‘Delinkuentzia kanpora’ taldeko kide bat zigortu dute SOS Arrazakeria mehatxatzeagatik
Delinkuentzia Kanpora taldeko kide bat zigortu du Bilboko Epaitegiak Facebook bidez Federico Garcia Arabako SOS Arrazakeria taldeko burua mehatxatzeagatik. 150 euro ordaindu beharko ditu.
Argia.eus bidez
Egun Gasteizko Abetxuko auzoan bizi den Manzanares Cortes familiarekin lotura dute mehatxuek. Zenbait bizilagunek familia kanporatzea eskatu izan dute, delinkuentziarekin lotutako ekintzak egiten dituztela argudiatuta. Abiapuntua hor dagoela dio SOS Arrazakeriak. “Hil egingo zara eta antzeko mezuak bidali zizkion Delinkuentzia Kanpora taldeko kideak SOS Arrazakeriako Garciari.
Diskriminazioaren aurkako kolektiboak salatu du zenbait bizilagunen jarrera gorrotoan oinarritzen dela. “Manzanares Cortes familia presio handiak jasaten ari da eta eurenganako gorroto mezuak egunero gertatzen dira”.
Epaileak 150 euroko isuna ezarri dio mehatxugileari. EAEn lehen zigorra da sare sozialen bidez igorritako mezuen ondorioz, SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez.
“Pozik” dira erabakiarekin eta mugarri izatea espero dute. “Jendeak uste du sare sozialetan inpunitate osoz jardun dezaketela eta neurri honek kontrakoa adierazten du”.
Desmontado a Delinkuentzia Kanpora
-
Nacimiento, trayectoria y el término “delincuencia” | Desmontando a Delinkuentzia Kanpora (I)
-
Pilar Castillo y el bullying social en Aztegieta | Desmontando a Delinkuentzia Kanpora (II)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!