De Miguel Eusko Jaurlaritzan, kondenatua zela: soldata igoerak eta kategoria gorena
EAJren Arabako buruetakoa zen Alfredo De Miguel, eta ustelkeria sare bateko lider bezala kondenatua izan zenetik Hazi sozietate publikoan egon da lanean 57.000 euroko soldatarekin.
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU oposizioko taldeek eskatuta, informazio zehatza bidali du Eusko Legebiltzarrera Alfredo de Miguelek Hazi fundazioan duen lan-egoerari buruz, eldiario.es-ek argitaratu duenez.
Arabako EAJko buruetako bat izan zen De Miguel. Auzitegi Gorenak hamabi urte baino gehiagoko kartzela-zigorra berretsi du harentzako, ustelkeria-sare baten buru izateagatik. Berretsi denez, ikertzen eta epaitzen ari ziren bitartean, lehen auzialdian, Hazi erakunde publikoan kategoria gorena lortu zuen (A) ‘de facto’, koordinazio eta ordezkaritza lanak eginez arrantzaren arloan eta 57.407,45 euroko soldata jasoaz. Berez, C maila zen zegokiona eta 35.000 eurokoa soldata indarrean zegoen hitzarmenean, 2018an, epaitu zutenean.
Bestela esanda, 5.000 euro igo da Alfredo de Miguelen soldata 2019tik, % 10 inguru, ordurako bere gain zuen kondena bat izan arren, bidegabeko eralgitzea, funtzionario-eroskeria, zuritzea edo legez kanpoko elkarketa bezalako delituengatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!